Orexa bizirik dagoen herria.
Ezer ez eta dena daukan herria.
Ezagutu Orexaren herri izaera.
Bidea hemen
hasten da
Orexan ez dago ezer, Orexan beste dena dago
BIDEA HEMEN HASTEN DA
Itsasorik 426 metrotara, mendi tontorrean, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, inguru natural miresgarri batean aurkitzen den herria da Orexa. Ezer ez eta aldi berean bila ari zaren guztia aurkituko duzu hemen.
Aurkitu bakea, goizeko lainoek ekartzen duten freskotasuna, eguzki izpiekin batera sortzen den epeltasuna, mendian gora zoazela sentitzen den askatasuna, Orexako lurrak eta animaliek ematen dizkiguten zaporeak… Murgildu zaitez naturan, Orexan.
Aurkitu Orexatarren ongi etorri goxoa, euren herriarekiko sentitzen duten maitasuna eta ezagutu herriaren izaera bertatik bertara.