BIDEA HEMEN HASTEN DA
ZER IKUSI
Euskal Herriko aitzinako herrien nortasuna mantentzen du Orexak. Baserriz osatutako herria da hau, eta nola ez larre berde, mendi tontor eta basoez inguratua. Lehen sektoreak eta euskal kulturak bizirik mantentzen duten herria.
Herriko baserrietatik eman paseotxo bat eta ezagutu baserri bakoitzaren pertsonalitatea. Baserri hauetako batean jaio zen Orexako pertsonai famatuena, Nikolas Ormaetxea euskal idazlea, Orixe bezala ezagunagoa dena. Gaur egun, bere omenez, hainbat ekitaldi ospatzen dira herrian, besteak beste, Hamabostaldi Kulturala. Bera bisitatu nahi baduzue ostatu aurrean aurkituko duzue bere oroigarria.
Paseotxo horretan goi-larreetara gerturatzen bazarete Orexako lau hankako bizilagunekin aurkituko zarete: ardi latxa mutur gorriak. Orexako ondare preziatuenak eta maitatuenak dira gure ardiak.
Euskal kultura bizirik
Aintzinako herrien nortasuna
Murgildu zaitez Orexako inguru naturalean.
Mendi puntan, tontorrez inguraturik, Aralar mendilerroaren bista zoragarria aurrean duzula, sentitu naturaren indarra.
Zeharkatu Orexako larreak, basoak eta igo Ulizar edo Urkieta mendi tontorreraino, arnastu eta aste sentitu natura basatian.