Orexa herriaren izaera da leku honen esentzia. Orexatarrok komunitate bat osatzen dugu, non auzolanean, herritar bakoitza inplikatzen den Orexa herri euskaldun, iraunkor eta bizia izan dadin.
Historia
Euskarari esker egin zen ezaguna Orexa. Izaera euskalduneko berria, ingurune lasai eta erakargarri batean kokatua, leku ezinhobea bilakatu zen gure hizkuntza ikastera etorri nahi zutenentzat.
Beti lehen sektoreari lotuta, baserriz eta larreez osatutako herria da Orexa. Duela 30 urte herria biziberritzeko sortu zen herri proiektu batetik Oihan Txiki Kooperatiba sortu zen, Orexaren bihotza gaur egin eta orexatarren auzolana, herriarekiko maitasuna, elkarlana eta eskuzabaltasunaren erakuslehioa.
Komunitate bat osatzen dute orexatarrek, Orexa herri jasangarri, euskaldu eta bizia izan dadin. Tokiko ekonomia sustatuz, natura errespetatuz, auzolanean arituz eta kulturaren bitartez herria bizirik mantenduz.
Euskararen herria
Gaztaren herria
Bizirik dagoen herria
Informazio praktikoa
Orexara nola iritsi, zer aurkitu, informazio puntuak… beharrezko guztia hemen.