Ezagutu Orexako inguru naturala hemen proposatzen dizkizugun hiru ibilbide hauetako baten bitartez, edo ezagutu gertutik Orexak gaztagintzarekin duen harremana eta dastatu Orexako zaporeak.
Gaztaren herria
Duela 30 urtetatik gaztagintza eta Orexak harreman oso estua dute. Herri proiektu baten bihotza da, herri guztia inplikatzen duen proiektua. Ezagutu gertutik proiektua.
Eguna osatu
Osatu zure eguna Orexan mokadutxo bat janez merenderoan eta paisaiaz gozatuz, herriko frontoian pilota partida bat jokatuz herritar batekin edo gure denda bisitatu eta Orexako produktu ezberdinak etxera eramanez.